Gure orkestrak 7.000 abonatu ditu, eta horixe du ondare nagusia. Abonatu kopuru hori lehenengo denboraldikoaren halako zazpi da, orkestra gure gizartean tinko errotuta dagoen seinale. Horri esker, Euskadiko Orkestra estatuko bigarrena da abonatuen leialtasunari dagokionez. Lerro hauen bitartez, beraz, eskerrak eman nahi dizkiegu horiei guztiei jarraitzaile zintzoak izateagatik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin.
17/05/2012
Maiatzaren 19 larunbatean Schumann eta Brahmsen obrak interpretatuko ditu Pedro José Rodríguez pianojotzaileak lagundurik.
16/05/2012
Andrey Boreyko zuzendari dela, Iván Fedeleren Txalaparta-ren erabateko estreinaldian. Maiatzaren 17tik 23ra.
03/05/2012
Maiatzaren 5 larunbatean, Haydn, Schubert, Brahms, Fauré eta Castelnuovo-Tedescoren obrekin.