Orkestrak denboraldi oro Donostian eta Gasteizen egiten duen "Musika Familian" zikloa oinarrizko jarduera da entzule berriak erakartzeko eta musikaz gozatzeko aukera ahalik eta gehien zabaltzeko. Familiarekin, lagunekin edo gelakideekin datorrela ere, ikusleak musika-unibertsoa ezagutzera bideratuta daude ekintza guztiak, eta, horri dagokionez, kontzertuan izaten den topaketa artistikoan sortzen diren gozamenean eta emozioan parte hartzeko nahiz une horiek besteekin partekatzeko aukera ematen dute.
2011/2012 Denboraldia
Joan zen abenduan "Biola ez dago bakarrik" kontzertua izan ostean, 2012ko urtarrilatik aurrera lau kontzertu berri eszenaratuko ditugu: Per Poc konpainiako Santi Arnalek sortu eta zuzendutako txotxongiloek eta itzalek eta EOS instrumentu-talde batek abentura ederra aurkeztuko digute: Stravinskyren "Soldadu baten istorioa". Lau perkusio-jotzailek "Ezustekoen Kutxa" erakutsiko digute. Euskadiko Orkestrak bere soinu oparotasuna agertuko du "Sheherazade, ekialdeko istorioak" kontzertuan. Eta Musika Familian zikloaren denboraldia Txirri, Mirri eta Txiribitonen umore eta alaitasunarekin amaituko da, guztiok elkarrekin hauen 40. urteurrena ospatuko baitugu.
Biola ez dago bakarrik
Donostia-San Sebastián
Larunbata, 2011(e)ko abenduak 3

Soldadu baten istorioa
Donostia-San Sebastián
Larunbata, 2012(e)ko otsailak 4
Vitoria-Gasteiz
Igandea, 2012(e)ko otsailak 5

Sorpresa kutxa
Vitoria-Gasteiz
Larunbata, 2012(e)ko martxoak 17
Donostia-San Sebastián
Igandea, 2012(e)ko martxoak 18
