Miramongo Matinéetan
2012ko otsailak 21
Otsailaren 25 larunbatean Gipps Quartet taldeak, Euskadiko Orkestrako musikariek osatutako hari-hirukote eta korno ingelesak osatua, kontzertubitxia eskainiko du Orkestraren egoitzan Miramongo Matinéeak zikloaren baitan. Denboraldiko hamargarren hitzorduak ezohiko talde honen hotsera hurbilduko gaitu Jean Françaix eta Ruth Gippsen lanen bidez. Lehenbizikoaren jaiotzaren mendeurrena betetzen da aurten eta bigarrena sortzaile adoretsua izan zen bere garaian.
Orkestra OLBEren denboraldian
2012ko otsailak 14
Orkestra bigarren aldiz ariko da OLBEren 60. Denboraldian. Joan zen urrian denboraldia ireki zuen Simon Boccanegra opera interpretatu ostean,Gaetano Donizettiren L'Elisir d'amore interpretatuko du orain. Bartzelonako Gran Teatre del Liceu antzokiak ekoitzitako muntaiaren eszenografia Mario Gasek zuzendu du. José Miguel Pérez Sierra maisuaren zuzendaritzapean, Mariola Cantarero eta Celso Albelok jokatuko dituzte paper nagusiak. Otsailaren 18tik 27ra Bilboko Euskalduna Jauregian.
Sarrerak salgai 15€ko prezio bakarrean
2012ko urtarrilak 19
Abonu-Denboraldia, Matinéeak, Musika Familian zikloa eta abarrekin aurrera egiteaz gain, laister helduko da KlasikAT ere, klasikoaz at geratzen diren musikak lantzea helburu duen zikloa. Martxoan Euskadiko Orkestrak eta Kepa Junkerak bilbotar trikitilariaren erritmo ezagunenetan zehar ibilbide sinfonikoa burutuko dute, Enrique Ugartek zuzenduta. Martxoaren 21ean Iruñeako Baluarten, 22an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 23 eta 24an Bilboko Arriagan eta 28an Gasteizko Principal Antzokian.