Ziklo hau hiru zutabetan oinarritzen da: kalitatezko musika modu atseginean eta alderdi pedagogikoa kontuan hartuta ematea, orkestrako kideen lan sinfonikoaren dibertsifikaziorako plataforma izatea, eta haren eszenatoki berezia, Miramongo egoitzako auditoriuma, larunbatero musikaren mila aurpegiak ezagutzeko kaleidoskopio bihurtzen dena.
Babeslea: Kutxa
XX. Denboraldia
Hogei denboraldi, hirurehun eta hogeita hemezortzi kontzertu, milaka entzule, ehundaka musikari eta pentagrama kilometro eta kilometroak EOSeko musikarien lanaren dibertsifikaziorako gogo handiz abian jarritako proiektu baten finkatzea, sendotzea adierazi dezakete. Izan ere Miramongo Matinéeak zikloa 1993an sortu zen, kalitatea ezinbesteko baldintza zuen proposamen anitz honek Donostiako kultur-eskaintza osotu zuelarik. Baina Miramongo Matinéeak zikloak ez du hizkuntza hori bakarrik hitz egiten. Bereak ditu halaber zeharkakotasunaren, fusioaren, esperimentazioaren, berrikuntzaren hizkuntzak, baita hotsen munduen edo, zergatik ez, mugarik gabe, mundu artistiko askotarikoen bizikidetasuna. Horregatik ez du finkatu edo sendotzeaz ulertzen, hobetzeko hazteaz, garaien ezaugarriak begibistatik galdu gabe bilakatzeaz baizik. Helburua entzulego leialari egun batean Euskadiko Orkestraren Egoitzara erakarri zuen hura eskaintzen jarraitzea da, baina baita Miramonera entzulego berriak erakartzeko gai izatea ere.
13. Matinéea
APIRILA 2012
Basoetako musika ahots, tronpa eta harparentzat

14. Matinéea
MAIATZA 2012
Musika dena da

15. Matinéea
MAIATZA 2012
Daniel Müller-Schott-en errezitala
