Andrés Orozco-Estrada, orkestra ospetsuenetako oholtzak betetzen dituzten proiekzio handiko zuzendarien belaunaldi berriko kidea da, eta erronka berri bati heldu dio bere karreran: Euskadiko Orkestraren musika-zuzendaritzari.
Entzuleei musika eztiagoa eskaintzeko konpromisoan oinarrituta, gure zuzendari titularrak gogo biziz eta orkestrarekin batera bikaintasuna lortzearren buru-belarri lan egiteko grinaz heldu dio proiektu honi.
“Orkestra honek aparteko soinua sortzen du dagoeneko, baina bikaina izatea lortu nahi dut”Zuzendari Printzipal Gonbidatua den aldetik, Andrey Boreyko da Euskadiko Orkestraren aurrerabide artistikoari eusten dion beste zutabea. Boreyko maisuak nazioartean izen handiena duten orkestren zuzendaritzan duen esperientzia zabala ekarri dio gureari.
“Euskadiko Orkestrak notak irakurri baino askoz gehiago egiten du: musikaz gozatzen du”Zuzendari titularra funtsezkoa da orkestra sinfoniko baten makinerian; izan ere, bere irizpide artistikoa eta gidaritza-gaitasuna baliatuz, orkestra den musika-instrumentu handi horren nortasuna eta soinua eraikiko ditu. Enrique Jordá-k bere nazioarteko karreran tarte bat egin eta Euskadiko Orkestra sortzeko erronkari buru-belarri heldu zionetik, hauek izan dira, azkenetatik hasita eta Jordárekin amaituta, gaur egungo kalitate-parametroetan kokatu arte ontzi hau gidatu duten zuzendari titularrak.