Euskadiko Orkestra mundu osokoa ere bada. Bere musikariak, jatorriz, leku askotakoak direla kontuan izanik, nolabaiteko herrixka globala da. Gero eta euskal musikari gehiago baditu ere, Euskadiko Orkestrako kideen pasaporteetan herrialde-izen ugari ageri dira, Frantzia, Polonia, Zeelanda Berria, Estatu Batuak, Uzbekistan, Errusia eta Errumania, besteak beste. Dena den, guztien artean giza talde trinkoa osatzen dute, orkestraren proiektu artistikoarekin guztiz bat egina dagoen eta atril bakoitzetik egiten den lanarekiko konpromiso irmoa duen giza taldea osatu ere.

“Askotariko pertsonak ezagutzeko aukera ematea da gure orkestrak duen gauza politetako bat”
“Oso lan berezia da; izan ere, zer enpresatan aurkituko dituzu elkarrekin lan egiten duten eta denek batera zerbait egin behar izaten duten laurogeita hamar lagun?”
“Musikaria izatea oso atsegina izan daiteke, baita oso astuna ere. Une batzuk gogaikarriak izaten dira, beste batzuk oso pozgarriak, baina denak ere huts egiteko aukerarik ez izateak sortzen duen estresari lotuta daude”
“Denbora honetan, aretoetan ikusten dena zeharo aldatu izanak hunkitu nau gehien. Lehen askotan sarrera gutxi samar saldu eta aretoak erdi hutsik egoten ziren. Gaur egun, aretoak beteta egoten dira ia beti#8221;
“Programa bakoitza desberdina da; kontzertu bakoitza bakarra da eta beti eskakizun-maila berberaz jardun behar duzu”